XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Udaberrian, Udaletxeko enparantzan beste kontzertu bat eskeintzen dugu, baitare urtean zear Madril inguruko errietan dauden kultur-etxetan ere gure saioak eskeintzen ditugu.

- Gero orain direla iru urte ugoldeak zirela eta laguntza bat eskeintzearren Bilbo`n Campos antzokian El Caserio Astarloa idazleak, euskeratuta jarri gendun, eta aurten negu aldean obra au bera Madril`en emango dugu.

G.A.:- Abesbatza batek bere diru bearrak ditu noski.

- Gorabera au nola konpontzen duzute?.

P.B.: Euskal Etxea abesbatzako kantore guziak noski amateurrak dira eta ez dute xentimorik kobratzen, alare kastoak izaten dira noski, baiñan ekiñaldietan, kobratzen danakin eta "Euskal Etxea" elkarteak ematen duen dirulaguntzarekin menderatzen dugu diru gorabera ori.

G.A.:- Amateur izateak batez ere ensaioetara etortzeko, eta bere akatzak izango ditu noski, jendeak erantzuten al du gertuera garaian?.

P.B.:- Astean bi edo iru ensaioak izaten dira eta esan bear da Vicente Larrea zuzendariak asko eskatzen duen oietakoa dela, baiñan uste dut orokorki begiratuta gauzak ondo joaten dirala.

- Emen arazo bat estudiante jendeakin izan daiteke, beren asterketak direla eta opor garaiako utsuneakin, baiñan alare naiko ondo konpontzen dirala esan bear.

G.A.:- Abesbatza au, geienbat euskaldun jendearekin osaturik egon eta geienbat euskal folklorea kantatzen duzutelarik, ez al duzute Madril`en oztoporik izaten zuen ekintzak aurrera eramateko?.

P.B.:- Ez, ez, Madril`en euskaldunek osatutako abesbatzak fama aundia daukate, esate baterako Donosti`ko Orfeoia etortzen danean beti, beti, antzokia lepoiraño beterik egoten da.

- Nik uste dut politika kutsutik aske geratzen dela abesbatzaren gorabera, gu joan geran leku guztietara, eta len ere esan dizut, Madril inguruko erri askotara joan izan gerala, ezin eta obeto artu gaituztela argi ta garbi itzi bear den gauza da.

G.A.:- Abesbatzak jarraipen bat izan dezan eta baitare sendotzen bat, ensaiotaz aparte musika eskolarik bai al duzute?.

P.B.:- Ez orain arte ensaiotan bakarrik oiñarritzen zan abesbatzaren gertuera, baiñan aurtengo egitarauaren barruan, eskola jartzeko asmoa dugu, ain justu ere, abesbatzan kantatzen duten batzuk, esate baterako, musika irakurtzen ikasi gabeak dirala aitortu bear da eta eskola bat jartzea garrantziskoa iduritzen zaigu.

G.A.:- Abesbatzari buruz azken galdera bat egin nai nizuke, naiz eta beste gai batzuk geroxeago zurekin ikutu.

- Orain arteko ekiñaldi oiek ematen jarraituko al duzute.

- Aurrera begira ze asmo ditu Euskal Etxea abesbatzak?.

P.B.:- Ekiñaldiak noski ematen jarraituko dugu, baiñan alare, len esan dizut Vicente Larrea asko eskatzen duen musikalaria dela, eta bere asmoa, ekiñaldiak eman baiñon, abesbatzari gertuera sakona bat ematea da.

G.A. Euskal Etxea`ren elburu nagusiak nortzuk dira?.

P.B.:- Gure elburu nagusia Madril`en bizi diren euskaldun guzien arremanak sendotzea litzake.

- Kulturari noski garrantzi aundi bat ematea diogu eta ortaz jarraitzen dugu, or daude ereduak, abesbatza, dantza taldea, txistulari taldea, euskaltegi bat ere ba-dago, jende elduentzako 150 bat pertsona ari dira euskera ikasten.

- Pintura erakus-gela bat ere jarrita daukagu, geienbat euskal margolarientzat pentsatua.

- Astero itzaldi bat ematen da, eta gaiak geienbat Euskalerriko arazoetaz izaten dira, naiz eta gaur egungo beste zenbait gai ere eskaiñi.

G.A.:- Zenbat euskaldun bizi ote dira gaur egun Madril`en eta zenbat bazkide daude Euskal Etxean?.

P.B.:- Berrogei ta amar milla inguru izango dira Euskalerrian jaio eta Madril`en bizi diranak, baiñan kopurua aunditu daiteke ia eun millaraiño, Madril`en jaioagatik euskaldun sentitzen diranak, beren gurasoak Euzkadi`n jaio direlako.

- Eta bazkide bezela gure elkartean iru milla izango dira.

G.A.:- Iru milla bazkide ez al dira gutxi Madril`en bizi diran euskaldunekin konparatu ezkeroz?.

P.B.:- Gure elburua amar milla bazkide egitea da, ori da beintzat buruan daukagun ideia.

- Kontuan artu bear da Euskal Etxea orain dela amar urte sortu zela eta asera batean 400 bat bazkide besterik etzirala eta orain dela 3 urte etxe berri bat artu gendun Jovellanos kalean, eta iru urte auetan 400 bazkidetik 3.000`raiño igo gerala, uste dugu beraz gero ta geiago igotzen joango dela bazkidetza.

- Kontuan artu bear da naiz ekintza berezi batzuk egin eta propaganda zabaldu, Madril aundia dela eta bitarteak zabalak eta orrek elkartasun bat sortzeko baldintzak autsi egiten dituela.

G.A.:- Madril`en bizi arren Euskalerriko egoeraz jabetu eta arduratzen al zerate?.

P.B.:- Bai, len aipatu ditudan itzaldien elburu bat ain justu ere ortarako da, Euskalerritik Madril`era itzaldiak ematera joateko bideak irekitzen ditugu.

- Joan dan astean esate baterako, Gasteiz`ko alkate dan Cuerda Jn. izan zan Gasteiz`ko Udaletxeri buruz itz egiten, Gasteiz`ko gaurko egoera eta biarkoaz aritu zan.

- Eta beste alkate batzu ere eramateko asmoa dugu, beren egoera zer nolakoa dan adieraz dezaten.

- Politikari buruz gure etxe ontan ideologi desberdiñetako euskaldunak daude eta saiatzen gera iñor ez minberatzen, guk garrantzia ideologiaren gaiñetik, euskaldun izateari ematen diogu eta ortan saiatzen gera.

- Tolosa etorri ziran Madril`dik, eta abestiak abestu ez ezik, elkarrizketa ortan Euskalerriari zor dioten begirunea eta maitasuna ere kantatu dute.

- Madril`ko euskaldunak euskaldun sentitzen dira eta beren semeak ere Euskalerria ganako maitasuna txertatzen alegintzen dira.

- Zorionak EUSKAL ETXEA abesbatzari eta zorionak EUSKAL ETXEA elkartearen lan egiten duzuten guzieri.

Itziar ORBEA.